XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Sistema endokrinoa Sarrera Sarrera eta 1. Gida arretaz irakurri ondoren, egin ezazu aurkezten zaizun ariketa ere.

Konplexutasun-maila jakin bat lortu duen edozein izaki bizik, arnasketa, zirkulazioa, ugalketa eta beste edozein funtzio egiteko espezializazio-maila ohi du zelula, ehun eta organoetan.

Funtzio horiek guztiek gizabanakoaren eta kanpoaren arteko oreka gordetzea izan ohi dute helburu.

Horregatik inportantea da gizabanako bakoitzaren baitan ere bere funtzio organiko guztien arteko oreka egotea.

Oreka hori lortu ahal izateko erregulazio bat behar izaten da eta bi baliabideren bidez egiten da hori: Nerbio-Sistemaren eta Sistema Endokrinoaren bidez, alegia.

Biok iharduten dute kanpoko estimulu bati erantzun ematerakoan.

Era desberdinean jokatzen dute, ordea, eta nerbio-sistemak azkar jokatzen duen artean, sistema endokrinoaren jokabidea geldoagoa eta iraupenez luzeagoa izaten da, odoletan zirkulatuz efektu hori eragingo duen ehun edo organoraino doazen substantzia bidez iharduten bait du.

Beraz, sistema bi hauek ez dute bakoitzak bere aldetik lan egiten, koordinazio osoan baizik.

Jakin behar duzu, baita ere, guruin endokrinoez gainera badaudela beste batzuk beren substantziak odolera isuri ordez hodi bidez kanporatzen dituztenak; guruin horiei, guruin exokrinoak deitzen zaie eta halakoak dira, adibidez: listu-guruinak, diti-guruinak, liseri-guruinak, izerdi-guruinak, etab.

Eragilea / Hartzailea / ESTIMULUA / detektatzailea / Guruin endokrinoa / Diana-ehuna / ERANTZUNA / Organismoko erregulazio-sistemen konparazioa.